Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2021
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

Peña Ganchegui Saria 2025 deitu da

Luis Peña Gancheguiren jaiotzaren 99. urteurrenean, bere izena daraman Euskal Arkitektura Gaztearen Sariaren 5. edizioa deitu da.

6.000 €-ko ordainsaria du eskudirutan, eta 10 urtetik beherako titulazioa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza jaso duten edo bertan lan egiten duten arkitekturako profesionalei zuzenduta dago.

Sarirako izen-ematea egiteko azken eguna apirilaren 29a da, eta hautagaitzak aurkezteko epea, berriz, maiatzaren 29a.

Hautagai indibidualak edo kolektiboak aurkeztu ahal izango dira, eta interesatuek berek aurkeztu beharko dituzte beren merezimenduak. Merezimendu horien artean arkitekturaren arloan ekarpena dakarten obrak, proiektuak eta ikerlanak sartu ahal izango dira, eremu eta eskala guztiak barnean hartuta, objektuen diseinutik hasi eta lurraldeko esku-hartzeetaraino.

Aurtengo epaimahaia Carme Pinós, Begoña Fernández-Shaw eta Ángel Martínez García-Posadak osatuko dute.

Hautagai finalisten lanak erakusketa batean ikusi ahal izango dira EAI/IAEn, urriaren 16tik aurrera, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalan.