Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2021
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

Peña Ganchegui Saria 2023 deitu da.

Euskal Arkitektura Gaztearen Sariaren 4. ediziorako deialdia egin da, 6.000 €-ko dirusariarekin. 10 urte baino gutxiagoko esperientzia duten eta Euskal Herrian titulazioa edo jarduera duten arkitektoei zuzenduta dago, eta 2017an sortu zuen saria Peña Ganchegui Artxiboak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Sarirako izena emateko azken eguna uztailaren 7a da, eta hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 7an itxiko da. Maria Langarita, Fernando Marquez eta Antonio Ortiz arkitektoek osatutako epaimahaiaren erabakia 2023ko urriaren 16an jakinaraziko da.

Banakako edo taldekako hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira, eta interesatuek berek aurkeztu beharko dituzte beren merezimenduak. Merezimendu horietan arkitekturaren arloan ekarpen bat egiten duten obrak, proiektuak eta ikerlanak sartu ahal izango dira, eremu eta eskala guztiak barne hartuta, objektuen diseinutik hasi eta lurraldean esku hartu arte.