IED Kunsthal Bilbao diseinuko prestakuntza-zentroak Peña Ganchegui Sariaren laugarren edizioaren erakusketa hartuko du, Peña Ganchegui Artxiboak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak deituta. Bi urtez behingo sari hau, Euskal Arkitektura Gazteari zuzendua, 2023an Ortega Diago arkitektura estudioak jaso du.
Irabazleen ibilbideaz gain, sariaren edizio honetako gainerako finalisten lanen aukeraketa bat ere badago erakusketan.
Erakusketa Bilbon egongo da ikusgai martxoaren 13tik apirilaren 13ra eta apirilaren 22etik 26ra, astelehenetik ostiralera, 8: 30etatik 21:00etara. Horrekin batera, hainbat hitzaldi antolatu dira. Lehenengoa estudio irabazleak emango du, inaugurazioarekin batera, martxoaren 13an, 19:00etan. Bertaratzea librea da lekua bete arte. Berretsi, mesedez, zure bertaratzea izena emateko inprimakia betez.