Ocamica Tudanca estudioa osatzen duten Iñigo Ocamica eta Iñigo Tudanca arkitektoek irabazi dute Euskal Arkitektura Gaztearen Sariaren hirugarren edizioa.
Irabazlearen sariaz gain, epaimahaiak hiru aipamen berezi eman ditu: Jonander Agirre, Alex Etxeberria eta Eloi Landia, elkarrekin egindako lanagatik, eta Guillermo Avanzini.
Horiek guztiek hiru aste barru ikusiko dituzte ikusgai beren lanak Donostian, 'Mugak' Euskadiko Arkitektura Bienalean.