Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2021
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

Erakusketa: Peña Ganchegui Saria: 4 edizio / 4 irabazle

Euskal Arkitektura Gaztearen Sariketaren 5. edizioaren deialdiarekin batera, Peña Ganchegui Artxiboak erakusketa hau antolatu du lehen lau edizioetan saritutako taldeak —Pauzarq, Bear, Ocamica-Tudanca eta Ortega-Diago— bilduz, sariketaren ikuspegi atzera-begirakoa eskainiz.

“Peña Ganchegui Saria: 4 edizio / 4 irabazle” erakusketak irabazle izan ziren hautagaien lanak garaian ilustratu zituzten material grafiko eta idatziak biltzen ditu, baita gaur arte saritu izan diren hautagaien lanak ordezkatzen dituen dokumentazio berria ere.

Horrez gain, Luis Peña Gancheguiren lau obra esanguratsu ere aurkezten dira, saritutako taldeek berrinterpretatuak: Imanolena etxea, San Frantzisko eliza, Igarako UFG biltegia eta Haizearen Orraziaren Plaza.