Peña Ganchegui Sariaren lehen edizioko Epaimahaiak hurrengo finalistak aukeratu ditu: Jon Ander Aguirre, ARQUIMAÑA, ELE Arkitektura, Carlos Garmendia, MUGARA, PAUZARQ, Daniel Ruiz de Gordejuela eta Diego Sologuren.
Urriaren 5ean, irabazlearen eta aipamen berezia duten hiru hautagaien izenak jakinaraziko dira. Ekitaldi berean, irabazleari saria eta finalista guztiei diploma bat emango zaie.
Jakina denez, hautatutako 8 taldeen lanak MUGAKen, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biennialaren esparruan, azarotik aurrera Donostian ikusgai izango dira.