Pasa den asteburuan, 2017ko Peña Ganchegui Sariaren epaimahaia Donostiako Tabakalera Zentroan bildu zen.
Lluís Clotet, Ángela García de Paredes eta Carlos Quintánsek, aurkeztutako eskaera guztiak aztertu zituzten, elkargoko erakundeen ordezkariekin: Rocío Peña (Archivo Peña Ganchegui) eta Pablo García Astrain (Eusko Jaurlaritza). Sariaren koordinatzaileak, Mario Sangallik, idazkaria gisa parte hartu zuen.
Datozen egunetan, Euskal Arkitektura Gazteen Sariaren lehenengo edizioko finalisten izenak argitaratuko dira, baina irabazlearen hautagaitza datorren astean egingo den sariaren aurkezpenaren egun berean aurkeztuko da.