Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2021
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

2021eko Epaimahaiaren bilera

Joan den asteburuan Donostian bildu ziren Peña Ganchegui 2021 Sariaren Epaimahaiko hiru kideak, Isabel Concheiro, María González eta Elías Torres, eta Euskal Arkitektura Gaztearen Sariaren hirugarren ediziorako hautagaiak aztertu zituzten. Mario Sangalli sariaren koordinatzaileak lagunduta, deialdia egin zuten erakundeetako ordezkariekin batera egon ziren: Rocío Peña (Archivo Peña Ganchegui) eta Pablo García Astrain (Eusko Jaurlaritza).

Saioa Euskadiko Arkitektura Institutuko Kontzeju Aretoan izan zen, datorren urriaren 7an saria emateko gune berean. Zeremonia horretan, finalisten hautagaitzak ere argituko dira, eta azaroaren 27tik aurrera, MUGAK Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren hirugarren edizioaren esparruan, ikusgai egongo den erakusketa batean azalduko dira.

argazkia: Pablo Axpe