Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2019
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

2019ko Epaimahaiaren bilera

Joan den uztailean, Donostian, Euskadiko Arkitektura Institutuan ospatu zen saioan, 2019ko Peña Ganchegui Sariko epaimahaia osatzen duten Eduardo Mangada, Eva Prats eta Moisés Puentek sei finalista hautatu zituzten, aurkeztutako hautagai guztien artean.

Deialdiaren antolatzaileen ordezkari diren Rocio Peña (Peña Ganchegui Artxiboa) eta Pablo García Astrainen (Eusko Jaurlaritza) aurrean egin zen eztabaida, sariaren koordinatzaile den Mario Sangalli idazkari zutela.

Datozen egunetan argitaratuko dira, Euskal Arkitektura Gaztearen Sariaren bigarren edizio honetako hautagai finalisten izenak; irabazlea eta aipamen posibleak, aldiz, urriaren 10ean izango den sari banaketako ekitaldian jakinaraziko dira.

Sari banaketako ekitaldi honekin, MUGAKen bigarren edizioari hasiera emango dio, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala; gainera, 2019ko Peña Ganchegui Sariaren erakusketaren inaugurazioa ere izango da, Santa Teresa komentuko EAI/IAE egoitzan, 2019ko abenduaren 12rarte ikusgai egongo delarik.

argazkiak: Pablo Axpe