MUGAK deituriko Donostiako Nazioarteko Arkitektura Bienalaren aurkezpenaren ondoren, adierazi dezakegu 2017ko azarotik 2018ko urtarrilera arte ospatuko den lehenengo edizioak, beste jardueren artean, PEÑA GANCHEGUI SARIAren Erakusketa jasoko duela.
Hortaz, finalistatzat hautatutako lanak azarotik aurrera ikusi ahalko dira Miramar Jauregian, Pritzker Saria irabazi berri duen RCR Arquitectos bulegoaren erakusketarekin eta Peña Ganchegui Artxiboa prestatzen ari den Casa Imanolenaren erakusketarekin batera.