Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2021
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

Mugara

mugara

Ander Rodriguez Korta (Bera, 1987)

EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak (2014). Ohorezko Matrikularekin graduatu zen, “Entre Anverso y Reverso” IAP aurkeztuta. Karrera Amaierako Sari Berezia jaso zuen EHUren aldetik, eta Arkitektura Espediente Akademiko Onenaren Saria, Kutxaren aldetik.

2008an, Donostiako VAUMM bulegoan eman zion hasiera bere praktika profesionalari, eta geroztik lehiaketa eta exekuzio-proiektu askotan hartu du parte. Horien artean nabarmenenetako bat, Basque Culinary Center.

2009an, Caja de Arquitectos Fundazioaren beka jasota, praktika-egonaldi bat egin zuen Madrilen, Eduardo Arroyoren NO.MAD arkitektura-estudioan, eta bertan jardun zuen lanean, kolaboratzaile gisa, 2011 arte.

2015ean, MUGARA (Between Obverse and Reverse. Office of Architecture) sortu zuen, eta geroztik bulego horretan dihardu lanean, jakingurazko jarrera eta aprioristikoki aurreiritzirik gabekoa sustatuz. Rodriguez Kortaren arabera, arkitekturaren ezinbesteko zeregina aukerak aurkitzen laguntzea da, batzuetan hortxe aurrean eduki arren begietatik ezkutatzen zaizkigun aukerak aurkitzen laguntzea, hain zuzen. Bere lan garrantzitsuenen artean honako bi hauek daude: Bermell Etxebizitza (2019ko COAVN Sarietarako hautatua) eta Matzada Kirolgunea (2016-2017 Arquia/Próxima sarietarako finalista, 1.100 proposamenen artean). 2017an Aipamen Berezi bat irabazi zuen Peña Ganchegui Sariaren lehen edizioan.

Proyectos

Vivienda Bermell
(Donostia, 2017)
(fotos: Aitor Ortiz)

Cubierta para Estación de Servicio
(Irún, 2019) (fotos: Aitor Ortiz)