LA-NA ez da arkitektura-estudio bat, ez du base fisikorik, eta bi hiritan dago aldi berean: Bartzelonan eta Londresen. LA-NA, izan, Sara Navazo eta Edorta Larizgoitiaren proiektu bat da, Donostiako Arkitektura Eskolan sortua, 2006an, biek elkar ezagutu zutenean.
LA-Na, funtsean, dibertimendu bat da, ihesbide bat, adierazpide bat. Hainbat maila ditu, hasi toki zehaztugabe bateko hotel bateko gela baten eraberritzetik eta Albania komunistaren aztarna handiena dagoen plaza baten birmoldaketaraino.
LA-NA lan-metodo bat da, estrategia bat, pretentsio falta bat.