Arce-Berasategui hautagaitza parentesi bat bezala dago planteatuta, besteak beste 15 lehiaketa, 6 ponentzia, 4 artikulu, 2 kongresu eta 5 obra (2 amaituta eta 3 hasita) dituzten bi gazteren lau urteko etenaldi bat bezala, hain zuzen. Praktika arkitektonikoaren potentzialtasunaz hausnartzeko, ikertzeko eta jabetzeko planteatutako denboraldi hori 2015ean hasi zen, BEAR estudioaren sorrerarekin batera, eta 2018az geroztik AZAB proiektuaren barruan izaten ari da jarraipena.
Arce-Berasategui hautagaitzaren produkzioa arkitekturari buruzko ikuspegi jakin batek markatuta dago. Izan ere, haien ustez, arkitekturak, batetik, errealitateari begi kritikoz begiratzea eskatzen du; eta, bestetik, errealitate horri oldarkortasunez erantzuteko konpromiso politikoa.