Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Inscripción Abierta 2021
Premio Peña Ganchegui

Nabigazio-menura joan

Amaia Arana

amaia-arana

Ikasketak EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan hasirik, Sevillakoan eskuratu zuen titulua Amaia Aranak (Aretxabaleta, 1988). Gero, Valentziara joan zen, Europako Unibertsitateko Arkitektura eta Diseinuan Aditu Masterra egitera.

Fran Silvestre Arquitectos taldean mundu profesionalarekin lehen kontaktua izan ondoren, bere estudioa irekitzeko prestakuntza-aldi bat egin zuen 2015-2018 bitartean, Esther Eskisabelekin batera egindako lanekin hasi eta Amara Arana Arkitektura estudioaren sorrerarekin zertu zena.

Bitarte horretan, hainbat eskala eta formatuko proiektuetan egin zuen lan, gure eguneroko bizitzarako espazioak sortzeko bidea ematen digun tresna gisa ulertuta betiere arkitektura: espazio beroak, ederrak eta funtzionalak, moda iragankorrekin zerikusirik gabeak, baina aldi berean energia-eraginkortasunerako estrategiak eta erosotasun maila handia eskaintzen dutenak.

Azken kezka horrek bultzatuta, energia-eraginkortasunaren inguruko ikasketetan sakondu du, eta Passiv Haus Designer titulua lortu.

Proyectos

Casa Aiete
(Donostia, 2018) (fotos: Iñaki Guridi).

Casa Aiete
(Donostia, 2018) (fotos: Iñaki Guridi).

Casa I&I
(Donostia, 2018) (fotos: Iñaki Guridi).

Casa Guru
(Aretxabaleta, 2018) (fotos: Iñaki Guridi).