Euskal Arkitektura Gaztearen PEÑA GANCHEGUI SARIA-ren bigarren edizio, Ane Arce eta Iñigo Berasateguik aurkeztutako hautagaitzak irabazi zuen.
2019ko Peña Ganchegui Sariaren epaimahaia Eduardo Mangadak, Eva Pratsek eta Moisés Puentek osatu zuten. Ane Arce eta Iñigo Berasateguiren kasuan, hiria eraldatu ahal izateko arkitekturaren gaitasun eraldatzailean eta birkualifikatzailean konfiantza izatea eta hiriaren erabilera berriak aurkitzeko moduak baloratu zituzten, bai eraikitako proposamenetan, bai espekulaziozkoetan. Positiboki baloratu zituzten aurkeztutako Kultur Ekintzako proposamenak, eta Mallabia Herriko Plaza nabarmendu zuten, aurkeztutako lanen artean.
Irabazlearen sariaz gain, epaimahaiak Aipamen Berezi bat esleitu zuen. ELE Arkitektura estudioa saritu zuen. ELE Arkitekturatik baloratu zutena hurrengoa izan zen: “arkitektura egiteko abilezia, espazio eta materialen erabilera bikaina eta planteamendu guztien arteko koherentzia.” Taldeak eginiko lan guztien artean, nabarmendu zituzten Aulestiko Pabellón Equino eta Durangoko Rehabilitación y Ampliación de la Ikastola Kurutziaga.
Azkenik, epaimahaiak, aurreko bi hautagaitzez gainera, lau FINALISTA izendatu zituen beren aniztasunean, eraketaren, aurkezpenaren eta lehen saiakeren arteko koherentzia aitortuz. Amaia Arana, Carlos Garmendia, LA-NA Architects eta MUGARA estudioko lanak nabarmendu zituzten.